IPUINAREN AHOZKOTASUNA LANTZEKO ESTRATEGIAK
Behaketa fase honetarako diseinuan aurkeztutako PRESTAKETA kontutan izango dut .
· Zer egin? Ahozkotasunarekin eta txostenaren galderak erantzuten dituzten atalak ondo aztertu eta behatu.
· Nola egin? Adi eta arreta galdu barik. Ipuin kontaketan azaltzen diren puntuak ondo aztertuz.
· Non egin? Klasean bertan, andereñoa aurrez-aurre ikusiz eta umeen atzealdean ( korrotik aparte beraiek ez ikusteko eta baldintzatuak ez sentitzeko )
· Nola jaso informazioa? Behatuz, koaderno baten laguntzaz notatxoak hartuz.
· Noiz egingo? Practicumean 2 ipuin kontaketa aztertuko ditugu bakoitzak; 2. eta 6. astean hain zuzen ere
· Ze helburu? ahozkotasunari ze garrantzia eman? Ahozkotasuna lantzeko zeintzu estrategiak erabiltzen diren ikusteko eta aztertzeko.
BEHAKETA
Practicumean bi ipuin kontaketa aztertu ditut 2. eta 6 astean. Kasualitatez ipuin bera izan da bi egunetan “Zuria izan nahi zuen hartza” hain zuzen ere.
· Nola egin dut?
Korrotik aldendu,andereñoa aurrez aurre ikusi, koadernoa hartu eta ipuinaren ahozkotasuna lantzeko estrategien bila joan nahiz ...
Beraz nik ere ikasleek bezalaxe, ipuina hastear dagoela...
Belarriak garbi, begiak zabalik eta ahoa itxita!!!
· Zehazki zer ikusi dut?
Andereñoa korroan esertzea eskatu die ikasleei alfonbraren gainean. Bera banku batean ( altuera ezberdinean), korroan dagoen edonork ikusteko eta entzuteko modukoa.
Ipuina gainean darama, ez du buruz kontatu. Plastifikatuta duen ipuina da, kartulinazkoa. Marrazkiak ( koloredunak, erakargarriak..) ditu eta hauek umeei erakusten die denbora osoan, hauen atzealdean, ipuinaren letra dago, andereñoa irakurri eta kontatzen duena.
• ZER aztertu dut?
Diseinuan aipatu dudan bezala:
· Entonazioa
Bi kontaketetan ahotsaren tonu aldaketak egon dira, ugariak gainera. Lehenengo aldian beharbada, behartuago ikusi dut andereñoa alderdi honetan ( beharbada nik behatzearen presioagatik), hau da, ez da naturalegia izan batzuetan. Baina ez da lineala izan, tonua ez da monotonoa izan ez batan, ez bestean.
Erritmoarekin gauza bera gertatu dela esan dezaket, lehengo aldian erritmoa arinagoa izan da, bukatzeko gogoekin balego bezala, bigarren aldian berriz erritmo egokia erabili du edonork ulertzeko gai dena.
Ahoskatzea garbia izan da beti, ahoa ondo zabalduz eta nahiko era altuan, batez ere agudoa bi egunetan.
· Umeen partehartzea
Atal honi ez dio garrantzia handirik ematen ( nire ustez); ipuina irakurri aurretik umeek adi egon daitezen keinuz eta ahoz esaldi hau botatzen du: Belarriak garbi, begiak zabalik eta ahoa itxita!!! Eta umeek errepikatzen dute berarekin eta egia esanda ez dakit esaldiagatik ote den edo zergaitik, erreta ondo mantentzen dute. Ipuinean zehar galdera pare bi egin ditu umeek erantzun dezaten ( era labur batean). Ez dago zalantzak edozein momentuan plazaratzeko aukerarik. Eta bukaeran ez du parte hartzeko tarterik uzten, jardueraz aldatzen du bukatu bezain pronto.
· Pertsonifikazioa
Bi egunetan pertsonifikazioa landu du, ahotsaren bitartez. Lehengo aldian intonazioan azaldu dudan moduan bortxatuagoa ikusi dut zenbaitetan…baina orokorrean primeran egin du eta hori umeetan nabari da oso.
· Ama hizkuntza
Andereñoaren ama hizkuntza bizkaiera da, eta hori zenbaitetan ikusi da. Nahiz ipuina batueraz idatzirik egon, andereñoak zenbaitetan inprobisatu du eta aditza batzuk bizkaieraz aipatu ditu.
Umeen ama hizkuntza aldiz, gaztelera da kasu guztietan ( etorkin batzuk daude eta Hego Ameriketatik datoz)kasu batean izan ezik, errumaniera dela. Beraz ez da hizkuntzaren aldetik banaketarik edo, denok batera korruan egon dira euskaraz ipuina entzunez, nahiz eta Jordi ume autistaren kasuan euskara ez ulertu.
· Keinu fisikoak (komunikazio ez berbala)
Oso “keinutsu” dut nire praktikako andereñoa. Ez da gehiegizko gauza , egokia izan dela deritzot. Beharbada lehengo egunean keinu gehiegi erabili ditu, umeentzako kontatzen zuen lehengo aldi baitzen ( hobeto uler dezaten…).
Aurpegia, zein esku edo hankekin gauzatzen du atal hau.
Askotan egiten du, pertsonaia batez izena, edo “ama”, “aita” esaten duenean ipuinean bertan apuntatzen du atzamarrarekin, umeek pertsonaiak hobeto desberdintzeko. Gainontzeko keinu guztiak, edonork egin zezakeenak dira. Adb: ipuinean badago atal bat non hartza pintura bere gainean botatzen duela esaten duen, ba andereñoak pintura burutik erortzen zaionaren simulazioa egiten du keinuekin.
· Jarrera
Irakaslea orokorrean ( klaseko beste jarduerak egitean) baino positiboago, motibagarriago eta zabalagoa dago.
Parte hartzailea berriz edo maitekorra ez dela esango nuke nik. Distantzia nahikotxo mantentzen du, eta kontatzen dagoen bitartean moztea ez zaiola gustatzen ere.
Hori bai, ulerterraza egiten ditu ipuina umeentzat oso.
· Ipuinaren testuingurua (Aurretik (hiztegia), bitartean, atzetik(adierazpen grafikoa)
Aurretiko ekintza bakarra aurrerago aipatutako esaldia da, umeek adi egotearen helburuarekin. Ipuinaren bitartean galdera pare bat bota ditu eta ondoren ez ditu ipuinarekin erlazionatutako ekintzak burutu.
Ipuina kontatua dago, ez du irakurtzen eta umeek ez dute ia testuingurua eraikitzen laguntzen.
· Denbora (IRAUPENA, maiztasuna)
Ipuina astean zehar, bakarrik behin lantzen da eta honek 10 minutu inguru iraundu du bi egunetan.
Ez da momentu konkretu batean kontatzen, izan ere beti kontatu da, tarte txiki bat ikusi duenean jarduera baten eta beste baten artean. “Denbora betetzeko errekurtsoa” balitz bezala.
· Gelaren antolaketa (ikasleen kopurua)
Irakasle eta ikasleak ez dira maila berean egon, andereñoak altura handiago batean dago, banku baten gainean eserita guztiok ikusteko.
Ondorioak eta hausnarketa
Bazen behin…
Praktikak dagoeneko bukatu ditudalarik, burura etortzen zait honako galdera hau:
Ipuin nahiko kontatzen al dio nirekin egin den praktikako andereñoak Haur Hezkuntzako gela honetan?
Orokorrean esan behar dut, praktikak egin dudan gelan ipuina oso gutxi erabili den errekurtsoa izan dela. Batzuetan denbora faltagatik ala bestelako baliabideengan utzi duelako istorioak kontatzearen ardura.
Gainera baliabide ezin hobea dela ohartu naiz, landu nahi dugun gaia ateratzeko, istorioan barrena bera rekin bidaia eginez.
Nire ikerketan ikusi dudanez, komunikazio ekintza honen bidez, umeak arreta mantentzen hasten dira jarduera zehatz baten bidez eta arreta eta kontzentrazio gaitasuna garatzen joango dira ere.
Nire ustez, ipuina irakurtzea baino, kontatzea onetsi behar da. Honela narratzaileak interpretazio askeago bat lortuko du, espontaneoagoa.
Ipuin irakurriak ez du edukiko kontatuaren erakarmena, kontalariaren keinu, begirada, eta pentsamenduaren hunkipen lortu gabe. Umeen aurpegietara begiratu besterik ez da falta, bata ala bestearen eragina ikusi ahal izateko.
Ipuin bat kontatzerakoan kontalaria zenbat eta naturalagoa izan eta barneko haurra zenbat eta biziagoa eduki, orduan eta kontalari aproposagoa izango da.
Ipuinak aukeratzerakoan kontu handiz ibili beherreko aukera dela ikusi dut. Ulermen errazekoak izatea oso inportantea da; hitz gakoak, pertsonaien izenak adibidez sarritan errepika daitezela historian zehar, bisuala izan beharko litzateke irudien bidez, hizkuntza sinplea erabili…nik behatutako ipuinean bezala
Bestalde, ikusi dut nola nire praktiketako andereñoak ipuina bere zentzuan ulertu eta bereganatu duela. Aurrergo aipatu dudan bezala hitzez hitz kontatu gabe azaldu du, okerrik ez agertzeko eta bizitasuna lortuz umeen arreta galdu gabe. Hori oso garrantzitsua izan dela deritzot; Alde handia dago, inprobisatzearekin eta espontaneoa izatekoarekin. Nik landutako ipuinean, aurrez prestaturiko lana izan da, baina horrek ez du esan nahi bizitasuna galdu duenik, hortxe dago gakoa izan ere.
Dagoeneko ipuina kontatzen hasi aurretik isiltasuna lortzearen beharra azpimarratuko nuke. Nire klasean “ erritual” moduko esaldi bat botatzen zuen beti ipuina hasi aurretik . Belarriak garbi, begiak zabalik eta ahoa itxita!!!
Andereñoaren posizioa oso garrantzitsua da ere ipuinaren atal honetan. Ondo ikusi behar zaio, korroaren puntu guztietatik. Nik behatutako gelaren kokapena ondo dagoela deritzot, kontalaria erraz ikusten zaio eta hau ere umeen arreta mantentzeko funtsezkoa da.
Behin ipuina kontatzen hasita, ez dela narrazioa eten behar ulertu dut. Baina egotekotan , hauek laburrak izango dira eta ipuinean integratuta egongo beharko lirateke noski. Adibidez, nire behaketan irakasleak galdera bi bota dizkio umeei. “Nola ikusten duzue hartza? trsite? “( Kasu honetan ipuina hobeto ulertzeko eta guztiz integratuak) erantzun itxiak izango dira, laburtasuna bilatu nahian.
Ahozkotasunaren inguruan umeen arreta mantentzeko,tonuaren bidez misterio pixka bat ematen saiatzea oso aholkagarria dela ikusi dut. Hala ere, ipuina goxotasunez kontatu behar da, nire andereñoak beharbada ozenegi kontatu du, goxotasun hori batzuetan galduz. Hori horrela izanda ere, artikulazio garbia erabili du, ondo ahoskatuz, eta astiro hitz eginez, ipuina ondo ulertzeko ezinbesteko baldintzak direlarik. Zentzu honetan ere , haurrei zuzentzerakoan doinu adierazgarria erabili du, keinu asko erabiliz ( batzuetan gehiegi, nire ustez, umeek irudimena bere kabuz garatu beharko lukete eta honek ez du laguntzen)
Bukatzeko, ez luzatu nahian, bigarren eta seigarren asteetan arteko diferentziarik ez ditut sumatu umeen interesean. Ipuin berdina askotan errepikatzea, aspergarria izan be harrean, oso gustuko dute haurrek ( hau sorpresa niretzat). Honek ziurtasuna ematen die badakitelako zer datorren. Errealitatea aurresangarria da, eta horrek kontrol sentsazioa ematen die dudarik gabe. Gainera, ilusioaz jarraitzen baitute istorioa, dena ondo dagoenaren seinalea da dudarik gabe.